I Mundu Bira escape room 2.0an

Ikas dezagun historia jolasten


Munduko Itzuliaren V. mendeurrena dela eta, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Berrikuntza Minorreko ikasleek "I Mundu Bira Escape room 2.0an" proiektua garatu dute.

"I Mundu Bira Escape room 2.0an" berrikuntza-proiektu bat da, non Munduko Lehen Itzuliaren hainbat alderdi lantzen diren escape room digitalaren bitartez. Beraz, erronketan oinarritutako metodologia eta gamifikazioa hartzen dira oinarri pedagogikotzat.

Guztira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleriari zuzentzen diren 7 escape room digitalak sortu dira, eta Mundu biraren datuak azaltzeaz gain, balentria honetan parte hartu zuten euskaldunen inplikazioa lantzen da ere.

Escape room guztiak beraien Unitate didaktikoarekin eta behar diren baliabide guztiekin partekatzen ditugu.

Espero dugu zuen interesekoa eta gustukoa izan daitezela!

Lehen Hezkuntza Berrikuntza Minorreko ikasleak (2016-2020 promozioa)

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU


TESTUINGURU HISTORIKOA

UNITATE DIDAKTIKOA

HEZKUNTZA ESCAPE ROOM

Pirata batzuk Elkano eta Magallanes Molukas Uharteetara egin nahi duten bidaia saboteatu nahi dute, bertan lortzen duten altxorra lapurtzeko asmoz. Zer egin daiteke hori ez gertatzeko?

BIDAIA

UNITATE DIDAKTIKOA

HEZKUNTZA ESCAPE ROOM

Ibilbidea gauzatzea da helburua, hau da, tripulazioak munduari bira eman beharko dio eta ibilbidea hasi duten toki berera heldu beharko dira. Horretaz gain, itsasontzian aurkitzen den altxorra ireki beharko dute. Guzti hau lortzeko, hainbat abentura ezberdin gainditu beharko dituzte.

EUSKALDUNAK MUNDU BIRAN

UNITATE DIDAKTIKOA

HEZKUNTZA ESCAPE ROOM

Beste itsasontzi batekin talka egitearen ondorioz olatu ikaragarri bat ikusi zuten Elkanok eta bere bidailagunek. Talka egin zuten itsasontziaren jabea Barbara zen eta bere itsasontzia apurtzea leporatu zien gizonei; gainera, mundu bira egiteko zuten mapa apurtu zien piratak zirelakoan. Maparen zatiak lortzeko, Elkanok eta bere kideek hainbat erronka gainditu behar izango dituzte Barbarak mapa horren zatian eman diezazkien.

MUNDU BIRA GEOGRAFIKOKI

UNITATE DIDAKTIKOA

HEZKUNTZA ESCAPE ROOM

Juan Sebastian Elcano erregearen alabarekin maitemindu da baina Carlos I erregeak ez du ezkontza hori onartzen, Elcano ausarta ez dela uste duelako. Hori dela eta, Elcano Magallanesen espedizioarekin doa bidaia egiten. Bidai hau egiten du erregearen onarpena lortzeko asmoz. Bidaian zehar erronka desberdinak aurkituko ditu eta hauek ebaztean bere rola aldatuko da.

TEKNOLOGIA

UNITATE DIDAKTIKOA

HEZKUNTZA ESCAPE ROOM

Ikasleek Escape Room honetan Munduari bira emateko aukera izango dute. Bidaiaren hasieran, teknologia izango duten arren bidaian aurrera egitean generadorearen apurtzeak teknologiarik gabe bidaia egitera behartuko ditu. Kasu honetan, nabigazio teknikak eta jakien kontserbazio teknikak zeintzuk diren ikasiko dute.

ITSASONTZIAK ETA ITSASGIZONAK

UNITATE DIDAKTIKOA

HEZKUNTZA ESCAPE ROOM

Bidaian bost itsasontzi parte hartu zuten, baina bakarrik Nao Victoria heldu zen Espainiara. Bidaiak hiru urte iraungo du, 1519tik 1522rarte. 270 itsasgizon atera zarete, baina bakarrik 19 itsas-gizon helduko zarete.

MUNDU BIRAREN ONDORIOAK

UNITATE DIDAKTIKOA

HEZKUNTZA ESCAPE ROOM

Fara de la Costa neskatoa zazpi ozeanoen erregina izan nahi du. Horretarako, Poseidonen tridentea lortu behar du. Tridentearen bila joateko, itsasontzia hartu eta nabigatu behar du. Baina arazo bat dago, bera emakumea da eta ezin izango da itsasontzira igo… Horregatik, gizona bihurtu behar da itsasontzira sartu ahal izateko. Bidaian zehar, hainbat oztopo aurkituko ditu. Oztopo hauek gainditzeko, jarduera batzuk jorratu behar izango ditu bere helburua lortzeko; hau da, Poseidonen tridentea lortzea.

COLON eta Amerikaren aurkikuntza

UNITATE DIDAKTIKOA

HEZKUNTZA ESCAPE ROOM

Pirata bat zara eta lanposturik gabe zaude; bat-batean Colonek burutuko duen bidaiaz ohartu zara eta berarekin bilkura bat lortu duzu. Behin bertan zaudela, hainbat froga egiten dizkizu tripulazioaren barnean lanpostu bat lortzeko. Froga edo erronka hauek Amerikaren aurkikuntzarekin erlazio zuzena dute. Erronka bat ondo egin eta gero zenbaki bat lortuko duzu, kutxa bat zabalduko duena eta hurrengo erronkarako pista emango dizuna. Ekin lanari!

Lagundu hezkuntza berrikuntzan sakontzen

Proiektu hau Weblearner ikerketa taldearen eskutik kudeatu da. Gure helburuetariko bat hezkuntza berrikuntza lantzea da, hori dela eta proiektu honen gaineko zure balorazioa eskertzen dizugu:

Proiektu honen gaineko informaziorik nahi baduzu ala zerbait komentatu nahi badiguzu, bidali mezua hurrengo helbidera: ainara.romero@ehu.eus

@WebLearnerEHU